Plaieroetara ordubete gehiagoko atsedena hartuta

Aritz Mutiozabal 2023ko urr. 29a, 14:30

2023-2024 denboraldiko bigarren jardunaldia jokatu dute gaur goizean. Ohi bezala, talde guztiek dena eman dute garaipena lortzeko, eta gol dezente sartu dituzte parte hartzaileek.

Hilaren hasiera eman zioten hasiera Hondartzako Futbol Txapelketari, baina azken asteetan atseden egin ondoren, igande honetan jokatu dute bigarren jardunaldia. Bart ordua aldatu da, erlojua ordubete atzeratu behar izan baita, eta jokalari guztiak garaiz iritsi dira hitzordura, nahiz eta a priori goiz samar jarrita zegoen; izan ere, 09:30ean ekin diete partidei.

Talde parte hartzaile guztiak gogotsu jaitsi dira hondartzara, norbere elastikoa defendatzera. Eguraldia lagun izan dute, hotzik ez eta euririk ere ez. Joko eremu batzuek hezeago zeuden besteak baino, baina plaieroek hori dute. Horretan datza bere xarma. Gaurkoan ere gol dezente ikusteko parada izan dute bertaratu diren herritar, lagun eta gertukoek, eta giro aparta izan da nagusi.  

Txapelketa hasi baino ez bada egin ere, taldeek helburu jakinak dituzte jada buruan. Jardunaldiz jardunaldiko emaitzek eta horren ondorioz sailkapenak izan dezaken garapena kontuan hartu beharko da aurrerantzean. Bien bitartean, hona hemen ikusgai gaurko partiden emaitzak:

Senior neskak
1. Lukas Ardotegia - Kebidek 2-2
2. Itxas-Lur Taberna - Mayflower 3-2
3. Shelter - Pukas - Orbela Taberna-Emakume Surflari 0-2
4. Kirkilla-Enea Jatetxea - Euskalduna Taberna 0-1

Senior mutilak A taldea
5. Ulacia Bidaiak - Kosta Hortz Klinika 2-3
6. Il Capo - Asegroup 0-7
7. Pukas-Shelter - Balearri-Astillero 1-4
8. Talai-Mendi Kanpina - Telesforo Erretegia 2-2
9. Garcia Edari Banaketak - Asti Pinturak 0-2

Senior mutilak B taldea
10. Oxperta - Latz Taberna 2-9
11. Otamendi Taberna - Kirkilla-Enea Jatetxea 1-0
12. Euskalduna Taberna - Arrano Taberna 1-2
13. Tivoli - Naparrak - Celso Castro 1-2
14. Izar Optika - S.F. Txanela 5-2