Sutea izan da Bizkaia kaleko etxebizitza bateko balkoian

Gorka Eizagirre - Jabi Gonzalez Toston 2023ko urr. 30a, 14:15

Etxebizitza barruan inor ez zegoen eta suhiltzaileek berehala itzali dute. Tokira bertaratu diren udaltzainek jakinarazi dutenez, gertakariak ez du aparteko kalterik eragin.

Susto txikia izan dute gaur eguerdi partean Bizkaia kaleko bizilagunek; izan ere, sutea piztu da bertako etxebizitza bateko balkoian. Nolanahi ere, kearen ikusgarritasunaz harago ez da ezer larririk gertatu Zarauzko Udaltzaingoak berretsi duenez.

Ertzaintzak, bere aldetik, jakinarazi du 13:25ean jaso dutela abisua eta suhiltzaileekin batera anbulantzia ere bertaratu da badaezpada. Sua balkoian soilik piztu dela frogatu dute eta berehala lortu dute itzaltzea. Gainera, etxean ez zegoen inor.

Bizkaia kalean izandako sutea. (Gorka Eizagirre)