'Los asesinos de la luna' filma jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute gaur

Mireia Galarza Bastida 2023ko urr. 31a, 13:00

21:30ean hasiko da filma hizkuntza originalean, eta hori baino lehenago, 19:30ean, Me he hecho viral filma eskainiko dute Modelon. Bihar ere zinema saioak eskainiko dituzte Modelon, Santu Guztien Eguneko jai eguna baliatuta.

Santu Guztien Eguneko jai eguna baliatuta, ohikoa baino zinema saio gehiago eskaintzen ari dira egunotan. Larunbatean hasita, hiru film ari dira eskaintzen egunotan, hain zuzen, Los asesinos de la luna, Me he hecho viral eta La Patrulla Canina: La superpelícula.

Gaur eta bihar film horien azken saioak eskainiko dituzte, eta Los asesinos de la luna filmaren kasuan, gainera, jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute.  

Urriak 31, asteartea
19:30 Me he hecho viral
21:30 Los asesinos de la luna (VOSE)

Azaroak 1, asteazkena
16:45 La Patrulla Canina: La superpelícula
19:00 Me he hecho viral
21:00 Los asesinos de la luna