Joandakoak izan dituzte gogoan Santu Guztien Egunean

Aritz Mutiozabal 2023ko aza. 1a, 12:30

Ohi bezala, hilerrira joan dira herritar ugari, eta lorez bete dute hildakoak gogorarazteko nahiz omentzeko. 

Azaroaren 1a da gaur, Santu Guztien Eguna, eta urtero bezala, hildakoak oroitzeko tartea hartu dute herritarrek. Eguraldiak askorik laguntzen ez badu ere, Zarautzen ere tradizioari eutsi diote, eta dozenaka herritar hilerrira joan dira apurka-apurka joandako familiako kideak, lagunak eta gertukoak bisitatzera.

Eguerditik aurrera, aterune zabala izan da, eta herritar gehiago antzeman da kanposantuan joan-etorrian. Gainera, ez dira falta izan hildakoak gogorarazteko eta omentzeko loreak panteoietan eta hilarrietan.