'Alimañas' filma emango dute asteburuan Modelon

Aritz Mutiozabal 2023ko aza. 4a, 09:00

Haurrentzako saioan, berriz, Hei Buh y el castillo embrujado pelikula eskainiko dute gaur eta bihar arratsaldean.

Jordi Sanchez aktoreak eta Pep Anton Gomez gidoilariak sortu nahiz zuzendutako komedia da Alimañas. Oso ezberdinak diren bi anaien istorioa dute kontagai: ama zaharraren eraikin bat oinordetzan hartzeko anbizioak batzen ditu, izan ere, eraikin horretan jarria dute itxaropen osoa beraien egoera ekonomiko txarra hobetzeko. Tamalez, gauzak ez zaizkiet gauzak nahi bezala aterako.

Zuzentzen ez ezik, aktore lanetan ere aritu da Jordi Sanchez, eta berekin batera, ondorengo lantaldea: Carlos Areces, Silvia Abril, Loles León, Carmina Barrios, Pilar Bergés eta Blanca Martínez.

Haurrei zuzendutako Hei Buh y el castillo embrujado filmari dagokionez, Burgeckeko gaztelua aztoratzen egon da Hei Buh, baina oraingoan bere erronka beldurgarrienari aurre egin beharko dio: bidaia izugarri batean murgilduko da bere familia erreskatatzeko. Pelikula honetan benetako irudiak animazioarekin uztartzen dira.

Azaroak 4, larunbata
16:45. Hei Buh y el castillo embrujado
19:15. Alimañas
22:15. Alimañas

Azaroak 5, igandea
16:45. Hei Buh y el castillo embrujado
19:15. Alimañas

Azaroak 6, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Alimañas
19:30. Alimañas

Azaroak 7, asteartea
20:15. Balleta zuzenean: Don Quixote