Olatz Zugastik kontzertua eskainiko du etzi

Aritz Mutiozabal 2023ko aza. 8a, 13:00

Modelo aretoan eskainiko du emanaldia, eta sarrerak 10 euroan eros daitezke aretoko leihatilan edo Kutxabank-eko atari digitalean.

Orioko bizilagun Olatz Zugasti musikari hernaniarrak Hitzño bat erran eta banua berehala diskoa aurkeztuko du zuzenean, ostiral honetan, Modelo aretoan. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 10 euro balio du; aretoko leihatilan edo online eskuratu daiteke.

Hainbat estilotako doinuz eta erritmoz osatutako musikak eta hitzak bildu ditu Zugastik bere ibilbideko zazpigarren lanean. Guztira, hamar abesti jaso ditu bertan; besteak beste, Ganbaratik, Lohitzunean barna, Mairu baratzetan eta Oi! Amaiur kantuaren moldaketa berria. Modeloko kontzertuan Ander Ederra, Amaiur Cajaraville, Ander Zulaika eta Gratxina Lertxundi musikariak izango ditu bidelagun.