'Saben Aquell' filma izango da ikusgai Modelon

Aritz Mutiozabal 2023ko aza. 11a, 09:00

Haurrentzako, berriz, DreamWorks etxearen Trolls 3: Todos juntos animaziozko pelikula eskainiko dute.

David Trueba zinemagile eta idazleak Eugenio umoregile katalanaren biopic-a egin du Saben Aquell filmean. Bartzelonan kokatuta dago istorioa, 60ko hamarkadaren amaieran, eta Eugenio Jofraren hastapenak ditu kontagai; hau da, musikari izatetik, nola pasatzen den umorearen esparrura. Gaurtik hasi eta astelehenera bitartean, pelikula ikusteko hainbat saio eskainiko dituzte Modelo aretoan.

Haurrei zuzendutako eskaintzari dagokionez, Trolls animaziozko filmaren hirugarren zatia emango dute gaur eta bihar. DreamWorks Animation etxearen ekoizpen berriak Todos juntos izenburua darama.

Azaroak 11, larunbata
16:45. Trolls 3: Todos juntos
19:15. Saben Aquell
22:15. Saben Aquell

Azaroak 12, igandea
16:45. Trolls 3: Todos juntos
19:15. Saben Aquell

Azaroak 13, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Saben Aquell
19:30. Saben Aquell