Giro politean egin dute Zirikaren lehen kantu-bazkaria

Mireia Galarza Bastida 2023ko aza. 13a, 11:00

Dozenaka lagun elkartu ziren Zirikak larunbaterako antolatu zuen kantu-bazkarian. Kanpoko eguraldia nahiko eskasa izan arren, bestelako giroa nagusitu zen beraien artean. 

Kanpoko eguraldia nahiko eskasa izan bazen ere, bestelako giroa izan zuten larunbatean Zirika euskara elkarteak antolatutako kantu bazkarian. "Betiko eta oraingo euskal kantak" abestu zituzten, adin ezberdineko jendeak elkarrekin. Bazkaria Lagunak erretegian egin zuten, eta ondoren ere festak jarraipena izan zuen herrian zehar. 

(Argazkiak eta bideoa: Zirika euskara elkartea)