'Un amor' filma emango dute asteburuan, gaurtik hasita

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 17a, 09:00

Sei saiotan eskainiko dute Isabel Coixetek zuzenduriko ikus-entzunezkoa astelehena bitartean eta haurrei zuzenduriko eta Trolls 3: Todos juntos ere izango da ikusgai bigarren asteburuz jarraian.

Hori horrela, Laia Costa aktoreak gorpuztuko duen Nat izango da protagonista. Hiriko estresetik ihes egin nahian, Espainiako landa eremuko herri txiki bateko etxe zahar batera lekualdatu berri den 30 urteko emakumea. Bertan mesfidati hartuko dute herritarrek eta sexu harremanetarako proposamen xelebrea egingo dio bizilagunak. Berau onartzeak hainbat galdera sorraraziko dizkio protagonistari, ez baita uste zuen emakumea.

Halaber, Trolls3 animaziozko filma emango dute berriro. Joan den astean jada eskaini zuten Poppy eta Branch bikotea protagonista duen ikus-entzunezkoa eta ikusi ez zutenek edo errepikatu nahi dutenek bihar eta etzi izango dute horretarako aukera.

Azaroak 17, ostirala
20:00. Un amor

Azaroak 18, larunbata
16:45. Trolls 3: Todos juntos
19:15. Un amor
22:15. Un amor

Azaroak 19, igandea
16:45. Trolls 3: Todos juntos
19:15. Un amor

Azaroak 20, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Un amor
19:30. Un amor

Azaroak 21, asteartea
19:30. Saio originala: Bidasoa 2018-2023