Zientziaz Blai ekitaldia "arrakastatsua" izan da

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 16a, 13:15

ZarautzOn elkarte antolatzailea gustura azaldu da "etorkizuneko zientzialari asko" bertaratu zelako Modelo aretora Miren Juaristiren, Harbil Arregiren eta Iñigo Ocamicaren azalpenak bertatik bertara entzuteko.

Zarauzko "etorkizunek zientzialariek" ia goraino bete zuten Modelo aretoa joan den asteartean ZarautzOn elkartean antolatutako Zientziaz Blai ekimenaren bederatzigarren edizioan. Horregatik, jakintzaren dibulgaziorako elkarte zarauztarra gustura agertu da aurtengo ekitaldiak izandako erantzunarekin eta "arrakastatsua" jo du.

Miren Juaristi, Harbil Arregi eta Iñigo Ocamica izan dira aurtengo hizlariak eta herriko hiru zientzialari gazteen emandako azalpenen oharrak hartu zituzten bertaratuek. Ekitaldiaren amaieran, talde argazkia ere atera zuten.

Zientziaz Blai ekitaldia atzean utzita, ZarautzOnek gogoratu du, halaber, datorren abenduaren 12rako beste saio bat antolatu dutela: Bizitzaren sorrera Carlos Briones biokimikariaren hitzaldia, hain zuzen ere.