Saltoka eta jolasean ospatu dute Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna

Andrea Zipitria 2023ko aza. 20a, 09:15

Lege Zaharren Enparantza eta Salbide auzoa herriko txikienen jostaleku bilakatu dituzte arratsalde oso batez bertaratuen gozamenerako.

Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, Zarauzko Udalak Gaztelekuko eta Ludotekako hezitzaileekin elkarlanean, eta 4-18 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako hainbat ekintza antolatu zituen atzo arratsaldean. Hala, jolastoki bana jarri zuen Lege Zaharren Enparantzan eta Salbide auzoan.

Salbiden, zirku tailerra egin zuten gaztetxoek eta Lege Zaharren Enparantzan, berriz, puzgarrietan eta ginkana egiten jardun zuten nerabeentzat.