Herriko musikari txiki eta ez hain txikiek kaleak hartu dituzte

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 24a, 09:00

Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleak eta irakasleak intrumentuekin atera dira kalera Santa Zezilia Egunaren biharamunean, Musikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Musika baliatu zuten atzo iluntzean Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasle zein irakasleek kaleko giro hotzari aurre egiteko. 17:30 aldera abitu ziren musika eskolatik kaleak berotzera hauen instrumentuak hartutata. Hiru taldetan banatu ziren Musika Plazara arteko bidea egin zuten, bakoitza bere norabidetik, aipatu helmugan elkartzeko.

Gauzak horrela, haizezko instrumentuak alde batetik joan ziren, tailerreko eta solfeoko ikasleak beste batetik, eta, trikitilariak, pandero-jotzaileak eta gitarra jotzaileak, azkenik, hirugarren bide batetik. Azken hauek hamarnaka haur izan zituzten bidelagun eta musikariek jarritako doinuei ahotsa jarri zieten kaleak kantuz ere alaitzeko. Aipatu musikari talde horiek guztiez gain piano, biolin eta biola jotzaileak era aritu ziren atzokoan; izan ere, Musika Plazan bertan itxaron zituzten kalejiran joan zirenak.

Guztiak elkartutakoan, hainbat kanta jo eta abestu zituzten Musika Plazan bertan Santa Zeziliaren omenez; izan ere Musikaren Nazioarteko eguna izan zen asteartean, baina biharamunean ospatu zuten. Ekitaldia amaitzeko, txokolate beroa daztatu zuten Musika Plazara beratartuako musikari nahiz musika zaleek kaleekin batera gorputzak ere berotzeko.