Azaroak 25

Herriko ikasleak ere emakumeenganako indarkeriaren kontra

Mireia Galarza Bastida 2023ko aza. 24a, 13:30

"Berdintasuna bermatzen duten eremu libre eta askeak" defendatu dituzte herriko ikastetxeak ordezkatuz hitz egin duten haur eta gazteek. Jarraian, denek batera hainbat bertso abestu dituzte.

Azaroaren 25aren bueltan, gaur egin dute hezkidetza foroak antolatu ohi duen elkarretaratzea ikastetxe guztietako ikasleek Lege Zaharren Enparantzan. Hain zuzen, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako, DBHko, Batxilergoko eta Formakuntza Zikloetako 730 ikaslek hartu dute parte protestan udaleko ordezkariekin batera.

Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak hitz egin du lehenik, eta bera izan da emakumeen aurkako indarkeria salatu duen lehena. Jarraian, eta ildo beretik, ikastetxetan eta adin desberdinetan banatuta, hitz batzuk irakurri dituzte herriko hainbat haur eta gaztek. "Berdintasuna bermatzen duten eremu libre eta askeak" defendatu dituzte. Jarraian, denek batera hainbat bertso abestu dituzte.

Horretaz gain, Lege Zaharren Enparantzan bertan eta Musika Plazan puntu moreak jarri dituzte ikasleek eskuz idatzitako mezuekin.