Ikusmina sortu du Merkatua Biziriken lehen urteurren festak

Mireia Galarza Bastida 2023ko aza. 25a, 12:30

Jende ugari bertaratu da euro baten truke parrilan prestatutako pintxoak jan eta sagardo txotxaz gozatzeko asmoz. 

Atzo arratsaldean egin zuten Merkatu Plazaren kanpokaldean Merkatua Bizirik elkartearen lehen urteurrena ospatzeko festa. Eguraldi nahiko makurrarekin, baina jende ugari animatu zen bertara, euro baten truke parrilan prestatutako pintxoak jan eta sagardo txotxaz gozatzeko asmoz. 

Giroa berotzeko, trikitixa jarri zuten bozgorailuetatik, eta jarraian, Arrai Zopa eta Zarautz Triki taldeek hainbat abesti eskaini zituzten. Horretaz gain, txalapartariak ere izan ziren atzokoan.