Lukas Ardotegiak hartu du lidergoa plaieroetako nesken multzoan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 28a, 16:30

Lukas Ardotegiko jokalariak gola ospatzen Orbela Tb - E. Surflari taldearen aurka asteburuan jokatutako partidan. (Jabi Gonzalez Toston)

Asteburuko Emakumezkoen Futbolari Egunean jokatutako jardunaldian, Orbela Tb - E. Surflari taldearen aurka lortutako ez ustekoa garaipenari esker kokatu da emakumeen multzoko sailkapenburuan.

Lukas Ardotegiak aurre hartu dio Orbela Tb - E. Surflari taldeari Hondartzako Futbol Txapelketako emakumeen multzoko sailkapenaren buruan. Bi taldeak elkarren aurka aritu ziren joan den asteburuko jardunaldi berezian eta Lukas Ardotegiak ez ustekoa eman zuen 4-2 irabazita.

Azken horren harira, gogoratu behar da Orbelak irabazi zituela joan den urteko plaieroak emakumezkoetan eta denboraldi osoan ez zuela partida bakar bat ere galdu. Nolanahi ere, puntu bakarrekoa da bi taldeen arteko aldea sailkapenean. Hemen ikusi daiteke sailkapena osorik.

Erlazionatuak

Emakumeen gol festa

Jabi Gonzalez Toston 2023 aza 26 Zarautz