Ridley Scotten 'Napoleon' filma emango dute Modelon

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 2a, 09:00

Gaurtik hasi eta asteartea bitartean hainbat emanaldi eskainiko dituzte; asteartean, gainera, jatorrizko bertsioan emango dute, gaztelaniazko azpidatziekin.

Ridley Scott zinegile ospetsuak Napoleon Bonaparteren bizitzan oinarri duen pelikula epiko-historikoa landu du. Istorioan lider frantsesaren boterera emandako jauzia eta Josefina enperatrizarekin izandako harreman du kontagai. Joaquin Phoenix eta Vanessa Kirby dira Napoleon filmeko protagonista nagusiak.

Euskararen Egunaren harira, Doraemon: Nobitaren dinosauro berria animaziozko filma emango dute Modelon, euskara hutsean, haurrei zuzenduta.

Abenduak 2, larunbata
16:45. Doraemon: Nobitaren dinosauro berria
19:15. Napoleon
22:15. Napoleon

Abenduak 3, igandea
16:45. Doraemon: Nobitaren dinosauro berria
19:15. Napoleon

Abenduak 4, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Napoleon
20:00. Napoleon

Abenduak 5, asteartea
19:30. Napoleon (VOSE)