Ostegunean zabalduko dute Narrosko Gabonetako Jaiotza

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 5a, 10:00

Narrosko Gabonetako Jaiotza aurreko urteko abenduko zubian. (Jabi Gonzalez Toston)

Urtarrilaren 7ra arte egongo da jaiotza ikusgai egunero, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Abenduko zubiarekin bat eginez, ostegunean zabalduko ditu ateak Schola Cantorumek antolatzen duen Narros jauregiko Gabonetako Jaiotzak. Egunero goizez eta arratsaldez egongo da irekita, urtarrilaren 7ra arte, honako ordutegian: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Bestalde, Schola Cantorum abesbatzak emanaldia eskainiko du abenduak 24an, Gabon Gaueko arratsean, 18:30ean hasita. Ohi bezala, egun horretan jarriko dute Jesus haurtxoaren figura estalpean; bitartean, ondorengo egunetan, sehaska hutsik egongo da.

Gainera, egunean zehar Jesusen jaiotzaren inguruko hainbat eszena girotuko dituzte audio bidez; 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean, alegia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide