Orotariko eskaintza ekarri dute Erdi Arotik etorritako merkatari eta artistek

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abe. 7a, 10:00

Atzo goizean ireki zuten ofizialki azoka herrigunean, nahiz eta etzitik bisitatu daitekeen. Igandea bitartean egun osoan egongo da zabalik.

Eguraldi eguzkitsuarekin ireki zuten ofizialki Erdi Aroko Azoka atzo goizean. Dena den, herritarrek etzi iluntzean jada izan zuten lehenengo erosketak egiteko aukera herriguneko kaleetan, eta, datozen egunetan ere izango dute, zeren, igandera bitartean egun osoan egongo da zabalik.

Hala, Zarauzko herrigunera bertaratzen diren bizilagunek nahiz jai egunak baliatuta kanpotik etorritako bisitariek eskaintza zabala topatuko dute. Izan ere, antzinako arropekin mozorrotutako saltzaileen postuak ez ezik, orotariko emanaldiak ere izango dira kalean: antzerkiak, musika, ipuinak, magia ikuskizunak... Bada eskaintza guzti horren berri zehatzago izan nahi dutenek, lotura honetan dute egitarau osoa eskuragarri.