Cromo eta Ezta Ilen taldeen kontzertua Hiruputzun

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 7a, 12:30

Zarata Zarautzek antolatuta, bihar izango da punk kontzertua 20:30etik aurrera.

Iberiar penintsularen hego-ekialdeko punk eszenako talde bizienetako bat da Cromo. Murtziako hirukoteak punk errazari egiten dio gorazarre, eta argitara eman dituzten bere lanek hori islatzen dute, baita aurten atera duten El hombre que vivió como un gusano abestiak ere. Besteak beste, Misfits eta Paralisis Permanente bezalako taldeen erreferente nabarmenak dituen.

Haiekin batera, beste hiruko bat igoko da Hiruputzuko oholtza gainera: Zalbibarko Eztan Ilen taldea. Hauek otsail bukaeran kaleratutako beren lehen diskoa aurkeztuko dute zuzenean. Bederatzi abesti dira 80ko hamarkadako punk eta post-punkaren mugetan dabiltzanak.

Kontzertua bihar, ostiralean, izango da 20:30etik aurrera, Zarata Zarautzek antolatuta.