Haurren Gabonetako Hamabostaldiak badu egitaraua

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 10a, 12:30

Gabonetako Haur Parkea. (Aritz Mutiozabal)

Abenduaren 16an, datorren larunbatean, abiatuko du hamabostaldi Haur Kultur Taldeak, Musika Plazan antolatu dituen haur jolasekin eta txistorra janarekin.

Haur Kultur Taldeak prest du 41. Haurren Gabonetako Hamabostaldiko egitaraua. Abenduaren 16an hasi eta urtarrilaren 3ra arte iraungo du, eta ez dira faltako ohiko ekintzak: ur jolasak, haur parkea eta pailazoen emanaldia, esaterako.

Aurten, berrikuntza gisa, gurasoei, hezitzaileei eta irakasleei zuzendutako ikuskizun bat antolatu du, harremanak ardatz dituena. Nerea Mendizabal psikopedagogoak eta Itziar Saenz De Ojer pedagogoak eskainiko dute, antzerkia, musika, elkarrizketa eta umorea uztartuz.

EGITARAUA

Abenduak 16, larunbata
17:30. Haur jolasak eta txistorra jana doan, Musika Plazan: eguraldi txarra egingo balu, Gaztelekuan.

Abenduak 26, asteartea
10:00. Ur jolasak, kiroldegian: LH6.
12:00. Ur jolasak, kiroldegian: LH5.
16:00. Ur jolasak, kiroldegian: LH4.
18:00. Ur jolasak, kiroldegian: LH3.

Abenduak 27, asteazkena
16:30-19:00. Dibertsitate funtzionala duten haurrentzat irekiko dute Gabonetako Haur Parkea, udal kiroldegian.
18:00. Gatazka: ataska edo aska? harremanen inguruko ikuskizuna, Modelo aretoan. Guraso, hezitzaile, irakasle eta helduei zuzendua.

Abenduak 28, osteguna
11:00-13:30. eta 16:30-19:00. Gabonetako Haur Parkea, udal kiroldegian. Gaztelu puzgarriak, 0-7 urte bitartekoentzat; frontoiko jolasak, 8-12 urte bitartekoentzat.

Abenduak 29, ostirala
11:00-13:30. eta 16:30-19:00. Gabonetako Haur Parkea, udal kiroldegian. Gaztelu puzgarriak, 0-7 urte bitartekoentzat; frontoiko jolasak, 8-12 urte bitartekoentzat.

Abenduak 30, larunbata
16:00 eta 18:30. Pirritx, Porrotx eta Marimotosen Ez gara jaitsiko! ikuskizuna, udal kiroldegian. Sarrerak hilaren 14tik salgai, Andatza kafetegian eta Suna gozotegian.

Urtarrilak 2 eta 3, asteartea-asteazkena
11:00-13:30. eta 16:30-19:00. Txu-txu trena kalez kale, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide