Jende andana dabil egunotan Erdi Aroko Azokan

Gorka Eizagirre 2023ko abe. 9a, 14:30

Eskaintza zabala aurkitu dute herritarrek eta bisitariek herriguneetako postuetan. Bihar amaituko da zubi osoan irekita egon den azoka.

Eguraldi haizetsua baina eguzkia lagun, jendea erosketak egiten dabil Zarauzko Erdi Aroko Azokan. Alde Zaharreko kaleak kanpotik etorritako bisitariez eta herritarrez gainezka daude egun hauetan. Eskaintza zabala topatu daiteke azokan. Aintzinako arropekin mozorrotutako saltzaileen postuak ez ezik, orotariko emanaldiak izaten ari dira kaleetan: antzerkiak, musika, ipuinak, baita bertan jateko postuak eta haurrentzako jolasak ere. Bihar arte egongo da zabalik azoka.