Zarauzko sortzaileak ere Durangoko Azokaren parte

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 9a, 16:30

58. Durangoko Azoka egiten ari dira, Fantasia DA! lelopean, eta egunotan Zarauzko hainbat egile izan da haien lanak aurkezten eta sinatzen.

Fantasia betean murgilduta dago Durangoko Azoka, Euskal Herriko liburu eta disko azoka garrantzitsuena. Urtero bezala, euskal sortzaileak beraien liburu, disko edo proposamenak aukezten ari dira Landako guneko postuetan, baita Ahotsenea, Saguganbara eta Talaia bezalako guneetan.

Zarauzko hainbat egile ere bertan izan dira eta dabiltza egunotan, beraien azken emaitza kulturzaleekin partekatzen.  Nerea Loiola, Martxel Aizpurua, Kati Olaizola, Iosu Txapartegi Txapas, Xabier eta Martin Etxeberria anaiak, Aritz Pardina eta Eneritz Aulestia dira horietako batzuk. Zarautzen egoitza duen Susa argitaletxea ere bertan da, urtero bezalaxe.

Azokak bihar itxiko ditu ateak, baina oraindik bada zer gozatua Durangon. Oraindik badago euskal kulturaren mundu fantastikoan murgiltzeko aukera.