'Itota' abestiaren bideoklipa kaleratu du GZRk

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abe. 13a, 15:00

Ibai Goikoetxea eta Xabi Olaizola zarauztarrak tarteko dituen musika taldearen lehen EPko aurrerapena kantua da eta beste hiru kantuak ere entzungai daude jada.

GZR Getariako musika taldeak bere lehen EPa kaleratu berri du: EP I. Bada, aurrerapen gisa, sortu duten kantuetako bat zabaldu zuen atzo bideoz. Ibai Goikoetxea bateria jotzaile zarauztarra eta Xabi Olaizola gitarra jotzaile zarauztarra tarteko dituen laukoteak Itota deitu du aurrerapen abestia eta Zumaian bizi den Jurgi Taboada zarauztarraren gidaritzapean grabatu dute Ozen estudioan gainerako hiru abestiak bezalaxe. Bideoklipa, berriz, Loratu Studioko Axel Eizmendik grabatu eta editatu du.

Musika taldeak jakinarazi du, era berean, EPa osatzen duten gainerako hiru abestiak dagoeneko entzungai daudela. Gaurtik, YouTuben eta Badcampen eta ostiraletik aurrera Spotifyen.

Nolanahi ere, honakoa ez da GZRren lehenengo lana; izan ere, iaz Hordo txikira Lapa kaleratu zuten.

Erlazionatuak

GZR, doinu bizi-biziak dituen rock taldea

Onintza Lete Arrieta 2023 abu 10 Zarautz