Haize-Horratz gaztelekuak prest du Gabonetako egitaraua

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abe. 15a, 12:00

Orotariko ekintzak antolatu dituzte hilaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean egiteko. Doakoak nahiz ordainpekoak izango dira, eta, azken horietarako beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.

Aurtengo Gabonetako oporraldian ere aukera anitz izango dute herriko gazteek beren denbora libreaz gozatzeko; izan ere, egitarau zabala prestatu du haientzat Haize-Horratz gaztelekuak. Ia egunero izango dute zer egin abenduaren 26tik urtarrilaren 5era, baina zenbait ekintzetarako aurrez eman beharko dute izena Gazte Informazio bulegoan. Hilaren 19a, asteartea, izango da horretarako azken eguna, hain zuzen ere.

Gaztelekuak zehaztu duenez, Txuri Urdinera, Iruña Saltingera, Donostiako Lastertagera eta Urnietara egingo dituzten irteeretarako eman beharko da izena aurrez; izan ere, plazak mugatuak dira: Donostiako Lastertagean 25 lagunek hartu ahalko dute parte gehinez ere, eta gaienrako ekintzetan 30 lagunek. 

  • Abenduak 26, asteartea: Irteera Txuri Urdin izotz jauregira. (4 euro)
  • Abenduak 27, asteazkena: Topagunea, gaztelekuan.
  • Abenduak 28, osteguna: Irteera Iruña Salting jolas parkera. (6 euro)
  • Abenduak 29, ostirala: Saboteur mahai jolasa, gaztelekuan.
  • Abenduak 30, larunbata: Urte amaierako festa, gaztelekuan.
  • Urtarrilak 2, asteartea: Irteera Donostiako Lasertagera.
  • Urtarrilak 3, asteazkena: Gabonetako gailetak kozinatzeko saioa, gaztelekuan.
  • Urtarrilak 4 eta 5, osteguna eta ostirala: Irteera Urnietara bertan gaua pasatzeko. (6 euro)

*Ekintzen ordutegiak ez dituzte zehaztu oraindik.