Hiru emanaldi eskainiko dituzte Musika Eskolako ikasleek

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abe. 14a, 09:00
Imanol Urbieta udal musika eskolako haurrak kantu jiran. (Jabi Gonzalez Toston)

Etzi 12:00etan kalejira egingo dute eta asteazken eta ostegun arratsaldean Santa Klaran eskainiko dituzte saioak.

Imanol Urbieta udal musika eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskaini ohi dituzte urtero Gabonetako oporraldiaren atarian, eta, aurten ere halaxe egingo dute. Hori horrela, hiru saio antolatu ditu musika eskolak:

  • Etzi, ostirala, 12:00etan, Kantu-jira musika eskolatik abiatuta.
  • Abenduaren 20an, asteazkena, 17:30ean, Biolin, piano eta zeharkako flauta kontzertua, Santa Klaran.
  • Abenduaren 21ean, osteguna, 18:30ean, Haize-egur eta haize-metal kontzertua, Santa Klaran.