'El maestro que prometió el mar' izango da ikusgai asteburuan

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 16a, 09:00

Gautik hasi eta igandea bitarte, bost emanaldi eskainiko dituzte guztira.

Antoni Benaigesmaisuaren benetako istorioa jasotzen duen Francesc Escribanoren eleberrian oinarrituta dago El maestro que prometió el mar filma, Patricia Font zinegileak zuzendua eta asteburu honetan Modelo aretoan ikusgai izango dena.

Ariadnak bere aitonak Gerra Zibilean desagertutako aitaren gorpuzkiak aspalditik bilatzen dituela jakingo du. Laguntzera deliberatuta, Burgosera joan zen, hobi komun bat lurpetik ateratzen ari zirela. Bertan, Antoni Benaiges Tarragonako maisu gaztearen istorioa ezagutuko du, gerra aurretik aitonaren irakasle izan zena. Metodo pedagogiko berritzaile baten bidez, Antonik bere ikasleak inspiratu zituen eta promesa bat egin zien: itsasoa ikustera eramatea.

Abenduak 16, larunbata
19:15. El maestro que prometió el mar
22:15. El maestro que prometió el mar
 
Abenduak 17, igandea
19:15. El maestro que prometió el mar
 
Abenduak 18, astelehena
17:00. El maestro que prometió el mar
19:30. El maestro que prometió el mar
 
Abenduak 19, asteartea
19:30. Saio originala: Anatomía de una caída (jatorrizko hizkuntzan)