Haurren Gabonetako Hamabostaldiko egitaraua hasiko da gaur

Mireia Galarza Bastida 2023ko abe. 16a, 12:00

Gabonetako Haur Parkea. (Aritz Mutiozabal)

Gaurkoaren ondoren, abenduaren 26an jarraituko du egitarauak kiroldegiko ur jolasekin. Gainontzeko egunetan Haur Parkea, emanaldiak eta txu-txu trena izango dira herrian, besteak beste.

Haur Kultur Taldeak gaur hasiko du 41. Haurren Gabonetako Hamabostaldiko egitaraua, eta urtarrilaren 3ra arte hainbat ekintza izango dira herrian. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera, haur jolasak eta txistorra jana izango dira gaur Musika Plazan, doan. Arratsaldean eguraldi txarra eginez gero Gaztelekuan egingo dituzte ekintzak.

Gaurkoaren ondoren, abenduaren 26an jarraituko du egitarauak kiroldegiko ur jolasekin. Gainontzeko egunetan Haur Parkea, emanaldiak eta txu-txu trena izango dira herrian, besteak beste. Hona hemen egitaraua: 

EGITARAUA

Abenduak 16, larunbata
17:30. Haur jolasak eta txistorra jana doan, Musika Plazan: eguraldi txarra egingo balu, Gaztelekuan.

Abenduak 26, asteartea
10:00. Ur jolasak, kiroldegian: LH6.
12:00. Ur jolasak, kiroldegian: LH5.
16:00. Ur jolasak, kiroldegian: LH4.
18:00. Ur jolasak, kiroldegian: LH3.

Abenduak 27, asteazkena
16:30-19:00. Dibertsitate funtzionala duten haurrentzat irekiko dute Gabonetako Haur Parkea, udal kiroldegian.
18:00. Gatazka: ataska edo aska? harremanen inguruko ikuskizuna, Modelo aretoan. Guraso, hezitzaile, irakasle eta helduei zuzendua.

Abenduak 28, osteguna
11:00-13:30. eta 16:30-19:00. Gabonetako Haur Parkea, udal kiroldegian. Gaztelu puzgarriak, 0-7 urte bitartekoentzat; frontoiko jolasak, 8-12 urte bitartekoentzat.

Abenduak 29, ostirala
11:00-13:30. eta 16:30-19:00. Gabonetako Haur Parkea, udal kiroldegian. Gaztelu puzgarriak, 0-7 urte bitartekoentzat; frontoiko jolasak, 8-12 urte bitartekoentzat.

Abenduak 30, larunbata
16:00 eta 18:30. Pirritx, Porrotx eta Marimotosen Ez gara jaitsiko! ikuskizuna, udal kiroldegian. Sarrerak hilaren 14tik salgai, Andatza kafetegian eta Suna gozotegian.

Urtarrilak 2 eta 3, asteartea-asteazkena
11:00-13:30. eta 16:30-19:00. Txu-txu trena kalez kale, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide