Merkatu Plazari kantuan

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 17a, 16:00

Merkatua Bizirik elkartearen lehen urtebetetzea eta Merkatu Plazaren 120. urteurrena ospatu zuten atzo Herrimamituz ekimenarekin. Xabier Alberdi historialariak eta  Andoni Egaña eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariak izan ziren oholtza gainean.

Merkatu Plazari kantuan aritu ziren atzo, larunbata. Merkatua Bizirik elkartearen lehen urtebetetzea eta Merkatu Plazaren 120. urteurrena aitzakia hartuta, bertako pasadizoak nahiz herritarren kontsumo ohiturak izan zituzten hizketagai Andoni Egañak eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariek. Xabier Alberdi historialariaren laguntzarekin aritu ziren kantuan. 

Bertan ezarritako oholtzaren parean herritar ugari elkartu zen Herrimamituz saio berezia zuzenean jarraitzera.