Iribar betikotuta, baina hezur-haragizko

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 20a, 15:15

Jose Anjel Iribar atezain mitikoa, gertukoekin, estatuaren aurrean. (Athletic Club)

San Mamesen atarian bere eskultura jartzeaz gain, bihar hari buruzko dokumentala estreinatuko dute Primeran plataforman.

Athleticeko ikur eta, oro har, euskal futbolaren eredu izan da Jose Angel Iribar atezain ohia. Hain da handia bere figura, non talde zuri-gorriak zarauztarraren omenezko eskultura jarri duela San Mames zelaiaren oinetan; Poza Lizentziatuaren kalearekin bat egiten duen zabalgunean dago, Luis Briñas kalearen ondoan. Joan den larunbatean inauguratu zuten, partida aurretik, eta Iribarrek esker hitzak baino ez zituen izan.

Bestalde, Athleticeko j0kalari mitikoari buruzko dokumentala estreinatuko dute bihar Primeran plataforman. Aurten, 80 urte bete ditu zarauztarrak, eta bere erretratu intimo eta sentitua egitearekin batera, hezur-haragizko pertsonarengan sakonduko du Iribar, atezaina ikus-entzunezkoak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide