Fernando Ferreñoren margolanak daude ikusgai Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 23a, 17:00

Hilabetez bisitatzeko aukera izango da artista irundarraren proposamena.

Fernando Ferreño artista irundarraren margolanak jarri dituzte erakusgai Ipar kaleko Lukas ardotegian, eta bertaratzen direnek hilabetez ikusteko aukera izango dute. Akuarela eta pastela erabili ditu batez ere bere koadroak lantzerakoan, eta tematikari dagokionez, askotariko gaiak jorratu ditu. Zentzu horretan, margolan askeak dira.