Abenduko udabaltzarra osorik ikusgai

Gorka Eizagirre 2023ko abe. 25a, 10:00

Urteko azken bilkura izan zen; astebetez aurreratu zuten Gabonak direla medio.

Zarauzko Udalbatzak  joan den ostegunean egin zuen urteko azken ohiko osoko bilkura,  udaletxeko pleno aretoan. Hizpide izango zituzten gaien artean, azpimarragarriak izan ziren Errotaberriko industrialdeari eragiten ziotenak; izan ere, behin betiko onespena emango zieten eremuaren xehetasun azterketari, batetik, eta, plan partzialean aldaketa bat egiteari, bestetik. Azken horrekin, Errotaberrin transformazio-azpiestazio bat eraikitzea ahalbidetuko dute.

Horrez gain, Talaimendiko areari eragiten dion hiri antolamenduko plan orokorrean beste aldaketa puntual bat egitea tramitatuko zuten, eta EH Bilduko udal taldearen proposamen bat aztertu zuten.