Gaur etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 24a, 08:30

Olentzero eta Mari Dominigi iaz, Santu Iturri plazan. (Jabi Gonzalez Toston)

Eskulanak, herri kirolak, txistorra jana, mago ikuskizuna... eta, nola ez, gutuna emateko aukera izango da Santu Iturri plazan.

Ohiturari jarraituz, Olentzero eta Mari Domingi etorriko gaur Santu Iturri plazara herriko haurren gutunak jasotzera. Arratsaldean izango da hori, baina aurrez, egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek.

Egitaraua

  • 10:30. Eskulanak, Olentzerorentzat gutunak, puzgarriak, txistorrada eta abar.
    • 12:30. Herri kirolak. Harrijasotzen: Jakes Iruretagoiena Izeta V.a, Maddi Gesalaga, Naroa Arruti, Mikel Lopetegi Urra eta Xabat Olaizola. Aizkoran: Aritz Esnal Arrilla II.a eta Iñigo Landa.
  • 16:45. Iago Magoa.
  • Ondoren. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera.