'Street Scape' jarduera izango da asteartean

Mireia Galarza Bastida 2023ko abe. 24a, 11:00

Ekimeneko aurkezpen argazkia.

Aldundiaren Gabonetako turismo kanpainaren barruan, Zarauzko eXperientziak enpresak garatu du egitasmoa, eta Gipuzkoako hainbat herritan egingo dute. Zarauzkoa 17:00etatik 18:00etara, eta 18:30etik 19:30era izango da.

Gabonetarako kanpaina turistikoa aurkeztu zuen hilabete hasieran Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ihes egin Gipuzkoara. Ihes egin Gipuzkoan zehar lelopean. Hain justu ere, Street Scape bat sortu dute, eta asteartean izango da hori Zarautzen, 17:00etatik 18:00etara, eta 18:30etik 19:30era. Jardueran parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko dute interesdunek, hemen


Zarauzko eXperientziak  enpresak arduratu da jarduera sortzeaz eta kudeatzeaz, eta ohiko scape room-en antzekoa da. Gainera, Zarautzez gain, beste herri batzuetan ere egingo dute ekintza: Zumarragan, asteazkenean; Tolosan, ostegunean; Ordizian, urtarrilaren 3an, eta Errenterian, urtarrilaren 4an.

"Familiei, kuadrillei eta scape room-ak maite dituztenei zuzendutako esperientzia da, baina baita denbora-pasa dibertigarria egin nahi duen edonori zuzendutakoa ere. Jarduera euskaraz eta gaztelaniaz izango da, taldeka, eta udalerri bakoitzaren historian eta kondairetan sakontzeko aukera emango du”, azaldu du eXperientziak enpresako zuzendari Olaya Landak.