Aner Peritzek irabazi du XV. Kopla Txapelketa

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 23a, 10:00
Aner Peritz, Zintzarria lepoan duela, Kopla Txapelketan. (Koplazale Elkartea)

Aitor Bizkarra abadiñarraren aurka buruz buruko jokatuta lortu zuen garailearen Zintzarria.

Atzo gauean jokatu zuten, jai giroan eta umorea lekuko uneoro, XV. Kopla Txapelketa Hiruputzu gaztetxean. Eraikin berrian estreinatzen zen ekitaldia, urtebeteko etenaren ondoren, eta ibilbide berriari indartsu ekin zion, sarrera guztiak agortuta. Imanol Epelde eta Xabi Aizpurua aurkezleak oholtza gainera igo ziren, eta zortzi bertsolariei bide emateari sortu zen koplaren magia.

Publikoa subiranoa da, eta txapelketa honetan ikusleak erabakitzen du nor izaten den garailea. Aurten, beraz, Aner Peritzentzat izan da txapeldunaren Zintzarria.  Ofizioka aritu eta kanporaketak gainditu ondoren, bertsolari zarauztarra eta Aitor Bizkarra abadiñarra iritsi ziren buruz burukora. Azkenean, botoek etxekoaren alde egiten zuten.