Eguberri Kontzertua eskainiko du Musika Bandak bihar eguerdian

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 24a, 10:00

Iazko Eguberri Kontzertua. (Jabi Gonzalez Toston)

Merkatu Plazako lehen solairuan izango da emanaldia, 12:30etik aurrera.

Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, iaz berriro berreskuratu zuen Zarauzko Musika Bandak Eguberri eguneko kontzertu klasikoa, eta herritarrek, arestian bezala, erantzun ona eman zion. Aurten ere, dinamikari berriro martxan hartuz, garaiotako abestiak interpretatuko dituzte Iosu Isastiren zuzendaritzapean.

Emanaldia bihar eguerdian  izango da Merkatu Plazako lehen solairuan, 12:30ean hasita, doako sarrerarekin. Herritar oro dago gonbidatuta ekitaldira.