Aitortza egin diote Gallori Gipuzkoako Kirol Galan

Andoni Elduaien 2023ko abe. 23a, 16:00

Nazioartean nabarmendu diren hainbat kirolari omendu nahi izan zituzten atzoko ekitaldian, eta horien artean izan zen surflari zarauztarra. Haimar Zubeldiak eta txirrindulari gipuzkoarrek ere eduki zuten beraien aitortza.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Kirol Gala egin zuen atzo, Irungo Ficoba aretoan. Gipuzkoako kirolari entzutetsuenak bildu ziren han, tartean Urola Kosta eskualdeko zenbait; izan ere, mundu mailako txapelketetan arrakasta lortu duten kirolariei aitortza egin zieten atzo.

Aitor Frantzesena Gallo surflari zarauztarra nabarmendu zutenetako bat izan zen. Surf egokituko munduko bi zirkuitu eta Europako txapelketa irabazi ditu aurten, eta oso gustura agertu zen jasotako aitortzarekin.

Bestalde, galak omenaldi berezia egin nahi izan zien Frantziako Tourrean arrastoa utzi duten txirrindulari gipuzkoarren, eta horien artean izan zen Zarauzko bizilagun Haimar Zubeldia usurbildarra.