Eduki babestua

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2024ko egutegia banatu du Zarautzen

Erredakzioa 2023ko abe. 24a, 10:35

Ehunka egutegi banatu zituen aldundiak atzo Zarautzen. Kirolari lotutako argazkiak bildu ditu aurtengo bildumak; izan ere, Gipuzkoa kirolzale da egutegiaren aurtengo leloa. Tartean da Arbil Iciar argazkilari zarauztarraren argazki bat.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gabonetako kanpainaren barruan, erakundeak urtero antolatzen duen argazki lehiaketako argazkiekin osatu duten 2024ko egutegia banatzen aritu ziren atzo, larunbaat, Zarautzen. Lege Zaharren enparantzan jarri zuten opari itxurako edukiontzi handi bat, eta han ehunka egutegi banatu zituzten azpeitiarren artean.

Guztira, 479 argazki jaso ditu lehiaketan aldundiak, eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak hamahiru hautatu ditu: bat, garailerena, azalean jartzeko; eta beste hamabi hilabete bakoitzerako. Hain justu, Arbil Iciar argazkilari zarauztarraren argazki bat hautatu dute.

Gipuzkoa kirolzale da egutegiaren aurtengo leloa; izan ere, kontzeptu horrekin aldundiak balioa eman nahi dio lurraldeak kirolean duen jarduerari. Halaber, helburuetako bat da Gipuzkoaren kirol espirituan laguntzen duten pertsonak, klubak, federazioak eta taldeak ikusaraztea.