Gabon eguna goizean goizetik ospatzen

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 24a, 13:00

Egun osoko egitaraua antolatu dute beste urte batez Santu Iturri plazan, eta herritarrek ezin hobeto erantzun dute.

Urtero bezala, goiz-goizetik hasi dira ospatzen Gabon eguna Santu Iturri plazan. Haurrei zuzendutako jarduerak hartu dute presentzia lehen orduetan: puzgarriak, marrazketa txokoak eta gutuna idazteko aukera. Eguerdi partean, berriz, usadio bihurtu den herri kirol erakustaldi izan da. 

Jende dezente erakarri du Jakes Iruretagoiena Izeta V.a, Maddi Gesalaga, Naroa Arruti, Mikel Lopetegi Urra, Xabat Olaizola, Aritz Esnal Arrilla II.a eta Iñigo Landak harriarekin eta aizkorarekin eginiko saioak.

Olentzero eta Mari Domingi arratsaldean etorriko dira, eta herriko haurrek aurrez aurre eman ahalko diete gutuna. Aurretik, 16:45an, Iago Magoren ikuskizunaz gozatzeko para da izango da.