Ilusioz beteta iritsi dira Olentzerio eta Mari Domingi

Andoni Elduaien 2023ko abe. 25a, 11:00

Santu Iturri plaza haur eta helduz bete zen atzo Gabon Gaueko bi protagonistei harrera egin eta gutunak emateko.

Urtebete igarota, Olentzero eta Mari Domingi berriro etorri ziren atzo arratsaldean Zarauzko Santu Iturri plazara. Trikitilarien laguntzaz, alai-alai eta herritar guztiak agurtuz egin zuten oholtzarako ibilbidea. Behin haien aulkietan jarrita, banan-banan jaso zituzten etxeko txikienen eta ez horren txikienen gutunak. Gabonetako bi protagonista nagusiak maitasun handiz aritu ziren guztiekin, eta haurrek ilusioak indarrak eman zizkietan bart opariak etxe guztietara banatzeko.