Urtarrila hasieran zabalduko dute haurreskolan izena emateko epea

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 26a, 16:00
Zarauzko Haurreskola (Zarauzko Udala)

Edozein informaziorako, aste honetan irekita egongo da egoitza.

Otsailean haurreskolan hasi nahi duten familiek urtarrilaren 1etik 10 arte izango dute izena emateko epea, haurreskolara bertaratuta edo online bidez. Presentzialki egin nahi duteneko urtarrileko bigarren astean egin beharko dute; hau da, hilaren 8, 9 edo 10ean, aurreko astean itxita egongo delako.

Edozein informazio eskatu edo argitzeko, haurreskola irekita egongo da abenduaren 29ra arte, 08:30etik 15:30era. Edonola ere, nahi izanez gero, zerbitzua ezagutzeko hitzordua eskatu daiteke, 943-83 59 19 telefonora deituta edo zarautz.zarautz@haurreskolak.eus helbidera idatzita.