Bihar eta etzi Gabonetako haur parkea izango da Aritzbatalden

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abe. 27a, 16:00
Iazko Gabonetako haur parkea Aritzbatalde frontoian. (Jabi Gonzalez Toston)

Gaur arratsaldean, 16:30etik 19:00etara, dibertsitate funtzionala duten haurrek estreinatuko dute parkea. Ondorengo bi egunetan, berriz, 12 urte arteko haur denentzat egongo da erabilgarri.

Dibertsitate funtzionala duten haurrek inauguratuko dute aurten ere Aritzbatalde kiroldegiko Gabonetako haur parkea; izan ere, haientzat soilik zabalduko dute gaur, 16:30etik 19:00etara. Bihar eta etzi, aldiz, 12 urtetik beherako haur guztiek izango dute parkean jolasteko aukera 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Sarrera doakoa izango da egun guztietan.

Antolatzaileek zehaztu dute, halaber, aurreko urteetan bezalaxe, bi jolastokitan banatuta egongo dela parkea adinaren arabera: Pilotalekua 8 era 12 urte bitarteko haurrentzako gunea izango da eta eskubaloiko kantxa zapi urtetik beherakoentzako gunea. Bi eremuetan puzgarriak eta orotariko jolasak aurkituko dituzte aurrek.