Herriko GKEen proiektuen aurkezpena, ikusgai

Julen Imaz 2023ko abe. 28a, 14:30

Abenduaren 14an egin zuten agerraldia Etxezabalako bilera aretoan.

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen eguna ospatu zen, eta Zarauzko Udalak urteak daramatza herriko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetzan. Abenduaren 14an, 2023an udalak diruz lagundu dituen 21 proiektu aurkeztu zituzten erakundetako ordezkariek Etxezabalako bilera aretoan. Guztira, 271.878,48 euro bideratu dituzte garapenerako proiektuetara.