'La Navidad en sus manos' eta 'Fallen Leaves' filmak emango dituzte egunotan

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 29a, 09:00

Igandean ez da emanaldirik izango, baina gaurtik datorren asteartera bitartean hainbat saio emango dituzte.

La Navidad en sus manos familia artean gozatzeko komedia bat da. Gabonak baino egun batzuk lehenago, Papa Noelek lera istripua izango du Madrilgo erdigunean eta ospitalean amaituko du, baina bere gelakide salvak ordezkatuko du opariak banatzen. Ernesto Sevilla, Unax Hayden, Pablo Chiapella eta Santiago Segurak osatuko dute filmeko aktore taldea.

Fallen Leaves filma, berriz, Aki Kaurismäkiren film berriena da. Gizon eta emakume bakarti baten arteko istripuzko harremana du kontagai: nola gizonezkoaren alkoholarekiko mendekotasuna kontrolatzea lortzen duen emakumeak.

Abenduak 29, ostirala
17:30. La Navidad en sus manos
20:00. La Navidad en sus manos

Abenduak 30, larunbata
16:45. La Navidad en sus manos
19:15. La Navidad en sus manos
22:15. Fallen Leaves

Abenduak 31, igandea
Ez dago emanaldirik

Urtarrilak 1, astelehena
19:15. Fallen Leaves

Urtarrilak 2, asteartea
17:00. Fallen Leaves
19:30. Fallen Leaves