Ryde Obras y Servicios enpresak egingo ditu Lanpardo eraikineko eraiste lanak

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 28a, 13:00
Lanpardo 1 eraikina hesituta. (Zarauzko Udala)

Aste honetan hasi dira Manufacturas Zarauz zenaren pabiloi industriala eraisten. 

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Ryde Obras y Servicios SL enpresari esleitu dizkio Lanpardo 1 eraikina eraisteko lanak, 66.949,57 euroko aurrekontuarekin. Behin eraikina eraitsita, Jaurlaritzak alokairurako babes ofizialeko 25 etxebizitza eraikiko ditu Zarauzko Udalak utzitako lurzati honetan.

Bestalde, aste honetan hasi dira Manufacturas Zarauz enpresa izan zenaren pabiloiren eraisketa lanekin Hegoalden. Aurrez, joan den urrian, Construcciones Metalicas Arregi eta Manufacturas Zarauz pabiloiak eraisten hasi aurreko azken lanak egiten ibili ziren.

Zarauzko Udalak Tximistxharri SL enpresari adjudikatu zion ekainean pabiloi industrialak eraisteko lanak, 227.143,62 euroko aurrekontuarekin. Bertan, 400 inguru ibilgailurentzako aparkaleku eremua prestatuko dute, herrian dagoen aparkaleku arazoari erantzuteko.