Enplegua sustatzeko proiektu berria abiarazi du Udal Elkarteak

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 30a, 09:00

Ebaluazioaz harago, hautagaien eta enpresen artean zubi lana egin nahi du plataforma berriak. Grupo Gestionet enpresa euskaldunak garatu du.

Gamifikazioa erabiltzen duen plataforma berritzaile baten bitartez, Game Selek izeneko proiektua abiarazi du Urola Kostako Udal Elkarteak, enplegua hobetzeko helburuarekin. Lana bilatzen ari direnen trebetasunak eta gaitasunak ebaluatzen ditu tresna horrek, eta ondorioz, curriculum tradizionalaz haragoko informazioa eman dezake. 

Grupo Gestionet enpresa euskaldunak garatu du plataforma, eta gamifikatutako –jolasaren berezko dinamikak eta teknikak– proben bitartez hainbat gaitasun eta trebetasun aztertzen ditu. 

Hautagaien eta enpresen artean zubi lana ere egin nahi du plataformak, ebaluazioaz gain. Game Selek plataformako profilak erakusten dizkie Udal Elkarteak zenbait erakunderi, lan merkatuan ikusgarritasun handiagoa izan dezaten. Tokiko enpleguan eta garapenean ekarpen handia egin dezakeela uste dute Udal Elkartea osatzen duten agintariek, "lan-merkatu eraginkorrago eta dinamikoagoa" sustatzen delako. 

Gamifikazio jokoen bidez konpetentziak neurtu eta landu nahi dituztenek nahikoa izango dute Udal Elkartearekin harremanetan jartzea argibideak jasotzeko. 

Plataforma berriaren bidez indarguneak eta hobetu beharreko gaitasunak identifikatu eta landu nahi dituztenek nahiz enpresa arloan talentua identifikatu nahi dutenek nahikoa izango dute Urola Kosta Udal elkartearekin harremanetan jartzea argibideak jasotzeko. Horretarako, 943-89 90 08 telefono zenbakira deitu edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi daiteke.