Gabonetan gozatzeko puzgarriak

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 28a, 17:30

Gaur zabaldu dute haur parkea Aritzbatalden, eta bihar ere erabilgarri egongo da goizez zein arratsaldez.

Urtero bezala, Haur Kultur Taldeak Gabonetako haur parke bilakatu du Aritzbatalde kiroldegia. Gaur ireki ditu ateak, goizez zein arratsaldez, eta haurrek gogotik gozatu dute haientzako jarri dituzte jolas ezberdinekin.

Bi eremutan banatu dute jolasgunea: sei urte artekoak eskubaloiko pistan izan dituzte puzgarriak, eta 12 urtera artekoek pilotalekuan. Bihar ere parkea zabalik izango da, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.