Presoen aldeko elkarretaratze ibiltaria egingo dute

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 29a, 13:00
Euskal presoen aldeko elkarretaratzea. (Aritz Mutiozabal)

Lege Zaharren Enparantzatik abiatuko dira 19:45ean, eta ordu laurden geroago, ekitaldia egingo dute Musika Plazan.

Ostiralero bezala, gaur ere Lege Zaharren  Enparantzan elkartuko dira euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko. Baina gaur urteko azken ostirala izanik, elkarretaratzea ibiltaria egingo dute, 19:45ean hasita.

Ondoren, 20:00 aldera, ekitaldia egingo dute Musika Plazan. Gitarrako lagunekin abesten ariko dira, eta amaitzeko, luntx bat dastatzeko parada izango dute.