Txu-txu trena izango da asteartean eta asteazkenean

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 31a, 16:30

Txu-txu trena Lege Zaharren Enparantzan. (UKT)

Lege Zaharren enparatzatik abiatuko da, eta 11:00etatik 13:30era eta 16:3oetik 19:00etara egongo da erabilgarri

Haur Kultur Taldeak eta Zarauzko Udaleko Gazteria sailak antolatutako Haurren Gabonetako Hamabostaldia bere amaierara iristen ari da, baina oraindik ere azken proposamen bat geratzen da egitarauaren barruan. Izan ere, urtarrilaren 2an eta 3an txu-txu trena ibiliko da herrian barna haur, gazte eta helduen gozagarri.

Urtero bezala, Lege Zaharren Enparantzatik irtengo da eta herriko kaleetatik ibilbidea egin ondoren, toki berean helmugaratuko da. Bere ordutegia ondorengoa izango da: 11:00etatik 13:30era eta 16:3oetik 19:00etara; denbora tarte horietan hainbat bidaia egingo ditu trenak.