Haurrek ederki gozatu dute sudurgorrien abenturekin

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 31a, 11:30

Ez gara jaitsiko! ikuskizuna eskaini zuten atzo Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, 16:00etan eta 18:30ean.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek emanaldi bikoitza eskaini zuten atzo arratsaldean, Aritzbatalde kiroldegiko pistan. Ez gara jaitsiko! ikuskizuna taularatu zuten, hainbat lagunen parte hartzearekin, eta haurrek eta ez hain haurrek gogotik gozatu zuten sudurgorrien abenturekin. Beste behin, Haurren Gabonetako Hamabostaldiko ekitaldiak egundoko arrakasta izan zuen; izan ere, bi saioetan jendetza elkartu zen.