Bizarzurik bihar arratsaldean jasoko ditu umeen gutunak

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 3a, 10:18

Haurrak Bizarzurirekin argazkia ateratzen.

Hiru Errege Magoen postaria herriko txikienekin egongo da bihar, horien gutunak jasotzen. Ekitaldia Lege Zaharren enparantzan izango da, baina euria eginez gero, Gaztelekuan elkartuko dira.

Hiru Errege Magoen postaria herriko txikienekin egongo da bihar arratsaldean, 17:00etatik aurrera. Erregeentzako haurrek idatzitako gutunak jasoko ditu, eta hitzordua Lege Zaharren enparantzan den arren, baliteke azkenean Gaztelekuan elkartu behar izatea, biharko euria emanda dagoelako.

Errege Magoen Desfilea, berriz, etzi izango da, ostiralean, 18:30ean hasita. Herriko hainbat kale zeharkatuko dituzte erregeek eta haien laguntzaileek.